Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/29 18:05:29.580 GMT+1

Otsagiko dantzariak eta Iruñeko gaiteroak, Arrasateko gaiteroen 30. urteurrenean

Arrasateko gaiteroak urteurrena 2009 494
Aurten 30 urte bete dira lagun batzuek elkartu eta Arrasateko gaiteroen taldea osatu zutela. Hasieratik hona lagun asko ibili bada ere, egun bost dira gehienbat ibiltzen direnak: Esteban eta Enrique Dolara anaiak, Edu Abarrategi, Lander Lorenzo eta Iñaki Barrena.

Gaita jotzen dute, Nafarroako gaita, eta, jakina, atabala. Iruñean ikasi zuten gaita jotzen, hango gaiteroekin.

Herriko jai guztietan ibili dira urteotan Arrasateko gaiteroak. Arrasatetik kanpo ere bai herriz herri, jairik jai. Duela urte batzuk Italian izan ziren, bi aldiz, Ortonovo herrian.

Aurtengo azaroaren 28an ekitaldi bat antolatu zuten Erdiko kaletik lana aurkezteko. Taldeak 30 urteotan egindako ibilera irudi bidez jasotzen du lan horrek bai eta propio grabatutako hainbat doinu ere. Ekitaldian Iruñeko gaiteroak eta Otsagiko danntzariak izan zituzten lagun.

Hemen dituzu Otsagiko dantzariak, Iruñeko gaiteroekin batera, Arrasateko gaiteroen 30. urteurreneko omenaldia dela eta, kalez kale egindako emanaldian.

Nork: joxefe.2009/11/29 18:05:29.580 GMT+1
Etiketak: europa arrasate dantzariak euskal gaiteroak otsagi gipuzkoa herria euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak