Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/31 19:41:58.126 GMT+2

oreka tx zuzenean

Oreka tx 2009 192
oreka tx txalapartari taldeak zuzeneko musika eta irudiak nahasten dituen ikuskizuna aurkeztu berri du Arrasaten: nömadak tx zuzenean, hain zuzen ere. Ikuskizun horretan oreka tx hainbat musikarirekin batera aritu zen: Mixel Ducau, (alboka, ttun-ttuna, saxoa eta klarinetea), Ritxi Salaberri (bajua), Juanjo Otxantorena (bouzoukia) eta Iñigo Egia (ohol indiarra, bendir-a, bodrham-a eta wok-a). Gainera, eszenatokian jarritako pantailari esker, beste hainbat musikari ere aritu ziren, nömadak tx filmean azaltzen direnak: Ganzorig Nergui, Altai Hangai taldekoa, Khoomi kantu harmonikoa abestu eta Mongoliako Morin Khoor musika tresna jotzen duena; abeslari bereber bat; eta azkenik, Aziza Brahim saharar abeslaria. Esan beharra dago kontzertuko instrumentu nagusia eta beste elementu guztiak batzen dituena txalaparta dela.

Hemen duzu oreka tx txalapartari taldeak Arrasaten emandako kontzertuko argazki bilduma.


Nork: joxefe.2009/03/31 19:41:58.126 GMT+2
Etiketak: europe europa euskal tx arrasate pays musika oreka mondragon vasco pais musica txalaparta musique basque folck music nomadak country herria euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak