Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/06/30 21:52:13.800 GMT+2

Oñatiko korpusak, 2011

Korpus 2011 1318

Urtero moduan, aurten ere korpusak ospatu ditu Oñatik, ekainaren 26an ospatu ere.

Uterik urtera tradizioari jarraiki antolatzen dira  prozesioa eta haren inguruko ospakizunak. Aldaketarik gabe joaten da, beraz, Korpus eguna urte batetik bestera. Aurten, ordea, aldaketa txiki bat izan da: santuak mozorro eta ilea berriarekin ibili dira kalez kale, inor ohartu gabe.

Gainontzean, betiko antzera: jende asko. Izan ere, korpusetan Oñatitik kanpo bizi diren oñatiar asko joaten da Oñatira korpusak ospatu eta famili bazkarira egitera.

Korpusek jende asko erakartzen dute. Izan ere, ikusgarriak dira Sakramentu Santuaren Kofradiak eta Oñatiko Orkatz dantza taldeak antolatzen dituzten ospakizunak.

Bestalde, aurtengo beroek gogor astindu dituzte korpus aurreko egunetako ekitaldiak bai eta Korpus egunekoak ere. Izan ere, ostiraletik igandera bitartean 38 graduko hotz-beroak izan ziren,  mende honetako altuenak.

Hemen dituzu Oñatiko korpusetan ateratako argazki batzuk.


Nork: joxefe.2011/06/30 21:52:13.800 GMT+2
Etiketak: dantzak korpus san pays basque oñati miguel euskal tradizioa country jaiak prozesioa gipuzkoa herria euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak