Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/04/06 08:31:28.429 GMT+2

Mursego Gurian

Mursego 2011 149


Joan den igandean, apirilak  3, Mursegoren txanda izan zen Oñatiko Guria  taberna itxi aurretik antolatu diren kontzertuetan. Aurreko asteetan Txuletons, Ruper Ordorika eta Quimi Portetek jo zuten, besteak beste. Denak ere taldeak, rock musika jotzen duten taldeak. Musergo, berriz, bakarrrik aritu zen, eta, egiten duen musika sailkatzen zaila bada ere, musika esperimentala egiten du. Batzuetan Mikel Laboaren antza daukala esan liteke, bere estiloa oso bestelakoa bada ere.

Hasi aurretik izandako arazo tekniko txiki batzuk konponduta, kontzertua oso ondo joan zen. Batzuetan musika bakarrik, beste batzuetan musikaz eta hitzez osatutako abestiak kantatu zituen. Estilo askotariko doinuak jo zituen, esperimentazio ikutuarekin. Edonola ere, nortasun handiko musika(ria). Kontzertua, desberdina, entzuteko modukoa, eta bisualki oso estetikoa.

Publikoa, azken boladan Guruian izan diren kontzertu guztietan bezala, gustura egon zen. Entzule asko, gainera, Musergoren jarraitzaile sutsuak. Guria bete egin zen.

Antolatzaileak, betiko moduan: ondo baino hobeto.

Hemen dituzu Musergok igandean eskainitako kontzertuko argazkiak.



Nork: joxefe.2011/04/06 08:31:28.429 GMT+2
Etiketak: mursego taberna pays basque musika oñati music kontzertua musique country guria herria euskal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

... Posteado por: YouRock | 2011/03/28 Flickr, Joxe Feliz Diaz de Tuestaren eskutik Jose Felix Diaz de Tuestaren bisitaz gozatzeko aukera eskaini digu Joxe Aranzabalek. Bere argazkia...

Erreferentzia: Flickr, Joxe Feliz Diaz de Tuestaren eskutik « Hitzen lihoa iruten 2011/04/07 10:02:01.930 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak