1977 urtean sortu zuten Maritxu Kajoi jaia Arrasateko txikiteroek. Geroztik urtero ospatu da, urriko lehen ostiralean ospatu ere, eta halako arrakasta lortu du, zeren gazte askorentzat "betiko" jaia da, beraiek betidanik ezagutzen dute eta.
Aurten, eguraldiak, lagun, jende asko irten da kalera goizean goizetik, dotore-dotore jantzita. Denetariko jendea ibili bada ere, gazteak izan dira nagusi. Arratsalde partean ume asko irten da kalera, nagusien antzera soineko edo pajarita eta guzti.
Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma.
Erantzunak
Nork: Joxe Aranzabal.2010/10/04 13:25:40.183 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa