Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/06/28 08:26:11.930 GMT+2

Korpus aurrekoak Oñatin

Korpus 2011 0115

Oñatiko korpusetan Korpus eguneko ospakizunak dira, zalantzarik gabe, ekitaldirik ezagunenak: prozesioa eta dantzak. Aurretik, ordea, beste ekitaldi batzuk izaten dira, Korpus egunaren aurreko ostiral eta larunbatean antolatzen direnak.

Ostiralean, goizean goizetik, udaletxeko plazan elkartzen dira dantzariak, Oñatiko auzoetako jira egiteko dirua batzen. Dantzarioak binaka joaten dira, inoiz hirunaka ere bai. Baserriz baserri ibiltzen dira kristinak jo eta diru eske. Eguerdi partean elkarte batean bazkaldu eta arratsalde partean eskoletara joaten dira, dantza egitera. Aurten eskolek jai zutela eta, auzo berrietara joan dira, lehen aldiz: Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzora, hain zuzen. Zaharren egoitzan amaitzen dute eguna. Arratsaldeko saio honetan txistulariek lagunduta egin dute dantzan Oñatz taldeko dantzariek.

Larunbatean Makalena elkartean jantzi eta goizeko 9etarako udaletxeko plazatik irteten dira, kalez kale Oñatiko jira egiteko, oraingoan ere diru eske. Larunbatean, ordea, txistulariak eta dantzarik aritzen dira, denak batera

Aurten Korpus aurreko ekitaldietan lagundu diet eta hemen dituz bertan ateratako argazki batzuk.


Nork: joxefe.2011/06/28 08:26:11.930 GMT+2
Etiketak: korpus san pays basque oñati miguel euskal country prozesioa gipuzkoa herria euskadi | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Urtero bezala, argazki ederrak, eta gainera, niretako behintzat Corpusen aurpegi ezezaguna erakutsi didatenak. Eskerrik asko! Zure baimenarekin, tuiteatu egingo dut lotura.


Nork: Leire Kortabarria.2011/06/28 13:54:52.811 GMT+2

Eskerrik asko, Leire, eta tuiteatu nahi baduzu.

Nork: Joxefe.2011/06/29 12:31:10.849 GMT+2

Oso argazki politak!
Eskerrik asko gurekin goiz osoa pasa eta gero argazki hauek guztiokin elkarbanatzeagatik.

Nork: Lander.2011/07/03 14:55:45.158 GMT+2

Eskerrak zuei, ostiral, larunbat eta igandean zuekin ibiltzen uzteagatik, askotan traba egiten, gainera.
Ondo segi,

Nork: Joxefe.2011/07/04 10:56:24.500 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak