Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/12/19 08:36:57.215 GMT+1

Hostoak ikuskizunaren arrakasta Arrasaten

Hostoak 2011 0059


Oreka TX, Kukai Dantza Konpainia eta Amaren Alabak taldeek elkarlanean sortutako ikuskizuna izan zen larunbatean Arrasaten, bai eta arrakasta lortu ere. Izan ere, oso harrera beroa egin zioten hasieratik ere Amaia Antzokiko ikusleek.

Iraganean oinarrituz etorkizunari begira dagoen ikusgarria da Hostoak, euskal kultura tradizionalean sustraitutako ikuskizun moderno, original, bizi eta koloretsua. Musikak, dantzak, ahotsak eta irudiek bat egiten dute Hostoak ikuskizunean.

Amaia Antzokia gainezka bete zen larunbatean, ikusle asko hurbildu ziren eta. Emanaldi atseginaz gozatu zuten eta bukaeran txalo ugari eskaini zizkieten eszenatokiaren gainean bildutako artista guztiei.

Hemen dituzu Hostoak ikuskizuneko argazki bilduma.


Nork: joxefe.2011/12/19 08:36:57.215 GMT+1
Etiketak: kukai dantza tradizioa tx arrasate pays musika oreka txalaparta alabak euskal basque country amaren herria hostoak euskadi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ederra ikuskizuna! Amaren Alabak taldea ez nuen ezagutzen eta aho zabalik laga ninduten. Eta Kukai taldeko dantzariek zer esanik ez. Ederrak argazkiak ere, zorionak!

Nork: Usoa.2011/12/19 13:06:25.858 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak