Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/05 08:33:22.346 GMT+1

Arrasateko gaiteroak

Arrasateko gaiteroak 015
Aurten 30 urte beteko dira lagun batzuek elkartu eta Arrasateko gaiteroen taldea osatu zutela. Bost lagun ibiltzen dira, gehienbat: Esteban eta Enrique Dolara anaiak, Edu Abarrategi, Lander Lorenzo eta Iñaki Barrena.
Gaita jotzen dute, Nafarroako gaita, eta, jakina, atabala. Iruñean ikasi zuten gaita jotzen, hango gaiteroekin.
Herriko jai guztietan ibili dira urteotan. Herritik kanpo ere bai. Duela urte batzuk Italian izan ziren, bi aldiz, Ortonovo herrian.
Aurten 30. urteurrena ospatzekoak dira. Ondo merezita, gainera! Hemen duzu Arrasateko gaiteroak taldearen argazki bilduma txiki bat. Gehienak sanjuanetan ateratakoak dira. Baten batzuk, berriz, Santa Ageda eskean.





Nork: joxefe.2009/02/05 08:33:22.346 GMT+1
Etiketak: fiesta gaiteros gaita arrasate dultzaina musika fock music euskal gaiteroak jaiak gipuzkoa herria euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak