Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/29 10:07:27.443 GMT+2

Ardoaren astea

Portada_6177

Arrakasta handia izan du Arrasateko Ardoaren asteak. Kajoi Tabernak antolatu du eta aurtengoa laugarrena da. Bestalde, iaz Ardoaren eta Gaztaren eguna antolatu zuen Kajoik, Mondra futbol taldearekin batera.

Aurten bost upategi etorri dira Ardoaren astera, denak Errioxakoak eta oso goi mailakoak: Ysios, Campillo, Luberri, Velez eta Remirez de Ganuza. Zein baino zein hobea. Alde handia dago, ordea, batetik bestera. Oso desberdinak dira upategi horietako bakoitzak egiten eta saltzen dituen ardoak. Desberdina da upategi bakoitzaren tamaina. Era berean, desberdina da bakoitzaren merkatua. Hala ere, denak dira itzal handiko upategiak, batera edo bestera ardo zale askoren atxikimendua lortu dutenak. Azpimarratzekoa da, gainera, horietako bi, Remirez de Ganuza eta Luberri, Espainiako ardo gazterik onenak egiten dituztela. Izan ere, joan den astean Primer 2006 lehiaketako finala jokatu zen Gasteizen, beratze karbonikoa erabiliz egindako ardoak saritzeko. Bada, Remirez de Ganuza upategiaren R. (“Erre punto” esaten zaio) ardoak irabazi zuen lehenengo saria eta Luberri 2006 ardo gazteak bigarrena.

Gauzak horrela, esan beharra dago aukera paregabea izan dugula upategi horien ardorik onenak dastatzeko. Are gehiago, Remirez de Ganuza eta Luberri upategien jabeen –Fernando eta Florentino­ azalpenak entzuteko. Datorren urtean ere gustura hartuko dugu  parte Ardoaren astean.

Nork: joxefe.2007/05/29 10:07:27.443 GMT+2
Etiketak: remirez_de_ganuza luberri ardoa kajoi_taberna dastatu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak