Apotzaga (391m, 62 biztanle).
Eskoriatza osatzen duten zazpi
elizateetako bat da. Herri gunetik 2
km-ra dago.San Migel elizak aztarna arkitektoniko erromaniko eta gotikoak ditu. Baserrien egitura arkitektonikoa ere oso interesgarria da. Baina hilerria da, seguru aski, eraikin interesgarriena, duela urte gutxi egin bazuten ere. Zirkularra da eta hilarriak ere borobilak dira, euskal estiloko tailekin. Monumentu historiko-artistiko izendatuta dago.
Bestela ere toki lasaia da, ikuspegi ederrak dauzkana. Bertatik Anboto, Murugain, Udalatx, Kurtzebarri eta Aloña mendiak ikusten dira.
Hemen duzu argazki bilduma.
Idatzi artikulu bat