Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2012/01/23 08:48:52.790 GMT+1

Kataide txakolinaren aurkezpena

Kataide txakolina 2012 0086.jpg


Atzo, hilak 22, Kataide txakolina aurkeztu zuen Jabier Arregik Bergarako Parteitti auzoan. Izan ere, aspaldi honetan San Bizente jaia dela eta, urteko txakolina dastatu eta jai giroan biltzen dira auzo horretako bizilagunak.

Hemen dituzu Kataide txakolinaren aurkezpeneko argazkiak.



Nork: joxefe.2012/01/23 08:48:52.790 GMT+1
Etiketak: kataide parteitti txakolina angiozar | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/19 08:36:57.215 GMT+1

Hostoak ikuskizunaren arrakasta Arrasaten

Hostoak 2011 0059


Oreka TX, Kukai Dantza Konpainia eta Amaren Alabak taldeek elkarlanean sortutako ikuskizuna izan zen larunbatean Arrasaten, bai eta arrakasta lortu ere. Izan ere, oso harrera beroa egin zioten hasieratik ere Amaia Antzokiko ikusleek.

Iraganean oinarrituz etorkizunari begira dagoen ikusgarria da Hostoak, euskal kultura tradizionalean sustraitutako ikuskizun moderno, original, bizi eta koloretsua. Musikak, dantzak, ahotsak eta irudiek bat egiten dute Hostoak ikuskizunean.

Amaia Antzokia gainezka bete zen larunbatean, ikusle asko hurbildu ziren eta. Emanaldi atseginaz gozatu zuten eta bukaeran txalo ugari eskaini zizkieten eszenatokiaren gainean bildutako artista guztiei.

Hemen dituzu Hostoak ikuskizuneko argazki bilduma.


Nork: joxefe.2011/12/19 08:36:57.215 GMT+1
Etiketak: kukai dantza tradizioa tx arrasate pays musika oreka txalaparta alabak euskal basque country amaren herria hostoak euskadi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2011/12/15 08:28:20.951 GMT+1

Ruper Ordorika Elgetako Espaloian

Ruper Ordorika 2011 0703

Joan den igandean Ruper Ordorikak Hodeien azpian bere azken diskoa aurkeztu zuen Elgetan, bikain aurkeztu ere. Aurreko diskoa aurkezten lagundu zion taldearekin aritu zen: Hasier Oleaga, Lutxo Neira eta Arkaitz Miner

Gure bailarako entzuleak nagusi baziren ere, Elgeta eta Durangotik etorritako entzule ugari zegoen.  Tartean musikari asko zegoen bai Arrasatekoak zein Oñatikoak. Jarraitzaile sutsuak aurkitu zituen Ruperrrek Elgetan. Berak ere hala abestu zuen.

Ruperren aurretik Joseba Irazoki musikari beratarra aritu zen, bakarka aritu ere. Bestalde, kontzertuko azken abestietan Ruperrekin bater jo zuen.

Hemen dituzu Ruper Ordorikaren kontzertuko argazkiak.



Nork: joxefe.2011/12/15 08:28:20.951 GMT+1
Etiketak: musika elgeta ruper kontzertua ordorika | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2011/12/12 08:23:36.424 GMT+1

Petti eta Lac La Belle Arrasaten

Petti 2011 0100
Azaroaren 25ean folk eta countryren gaua izan zen Arrasaten, Izan ere, gau horretan Petti musikari beratarrak eta Lac La Belle talde estatubatuarrak Arrasateko Amaia antzokiko atondoan jo zuten, Gaztemaniak! programaren barruan.

Petti eta Xabi batera aritzuko zirela iragarrita bazegoen ere, azkenean Pettik bakarrik jo zuen. Emanaldiaren bigarren partean, ordea, Andoni Zubiagak eta Eñaut Zubizarretak lagundu zioten.

Pettiren ostean, Lac La Belle talde estatubatuarra aritu zen. AEBko country eta folk doinuak eskaini zuen.



Nork: joxefe.2011/12/12 08:23:36.424 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/28 08:49:17.342 GMT+1

La revoltosa

La revoltosa 2011 0079

Arrakasta handia izan du aurten ere Izaskun Murgia elkarte lirikoaren 'La Revoltosa' zarzuelak. Urtero moduan lau emanaldi esakini dira eta lauretan ere Arrasateko Amaia antzokia lepo bete da.

Hemen duzu La revoltosa zarzuelako argazki bilduma.


Nork: joxefe.2011/11/28 08:49:17.342 GMT+1
Etiketak: arrasate revoltosa kantua la musika music musique zazrzuela | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/15 08:58:46.755 GMT+1

Gatzagako sanmilixanak 2011

Gatzaga 2011 0019

Joan den igandean, azaroak 13, San Milixan feria izan zen Gatzagan. Aurten, urtero moduan, artisauen feria izan zen eta, Gatzagako Sorginak emakume-taldeak taloak egin zituen.

Bestalde, pilota leku aurrean sagar jotzea antolatu zuten bertako sagardogileek. Gatzagan bertan batutako sagarrak erabili zituzten. Sagardo-pittera eskaini zioten jendeari eta, gainera, sagar zukuarekin kupel bat bete zuten. Apiril aldera edango dute gatzagarrek kupeleko sagardoa.

Hemen duzu Gatzagako sagar jotzeko argazki bilduma.


Nork: joxefe.2011/11/15 08:58:46.755 GMT+1
Etiketak: feria atauri postixanak goiena gatzaga net jaiak sanmilhttp blogak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/14 09:03:26.668 GMT+1

Oier, 11-11-11-11

Oier eta Oxel 2011 0031
Oierrek 11 urte bete ditu gaur, azaroak 11. Urteak betetzea ez da aparteko zerbait. Oierrek, ordea, 11-11-11n bete ditu 11 urte eta bera da Arrasaten egun horretan jaio zen ume bakarra. Hori dela eta, hona hemen 11 argazki, bere urtebetetze egunean atera eta internetera igotakoak. Zorionak, Oier!


Nork: joxefe.2011/11/14 09:03:26.668 GMT+1
Etiketak: oier | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/02 09:01:17.219 GMT+1

Oinatz

Oinatz 2011 0061


Oinatz. Mungiako lehoikumea. Hala nahiko luke, behitzat, bere aititak. Oraindik, baina, katutxo bat baino ez da.

Hemen duzu Oinatzen argazki sorta bat.



Nork: joxefe.2011/11/02 09:01:17.219 GMT+1
Etiketak: haurra umea oinatz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/10/18 09:36:08.518 GMT+2

Oñatiko Murgialdai baserriko txakolina

Murgialdaiko txakolina 2011 0419

 

Gure bailaran gero eta mahasti gehiago dago. Duela gutxi arte, Araba edo Nafarroa aldera joan beharra zegoen mahastiak ikusteko edo, bestela, kosta aldera, Getaria aldera.

Aspaldi honetan, ordea, baserritar askok landatu dituzte mahastiak Debagoienean. Arrasaten, esaterako, Artazubiagako Felix Etxagibelek eta Egi-Haundiko Jabier Arregik egiten dute txakolina, Getariako jatorri izendapenarekin, eta Oñatin, Juan Zelaiak. Hirurok ere Getariako txakolinaren jatorri izendapena lortu dute.

Bailarako ia herri guztietan daude mahastiak. Leintz-Gatzagan sail txiki bat landatu du Asier Ugartek Etxebarri baserrian, 500 bat metrora. Oñatin, bost baserritan; Arrasaten, hirutan. Angiozarren ere badaude.

Noiztik egiten da, baina, mahatsa Debagoienean? Aspalditik bai, behintzat. Izan ere, Oñatiko Murgialdai baserriak XIX. mendean mahasti bat zeukan etxe ondoan. Denboraz mahastia kendu eta inork hura gogoan ez zuela, hara non agertu den baserriko argazki zahar baten mahastia! Gauza da duela urte batzuetatik hona Murgialdai baserrian txakolin mahasti berriak landatu dituztela, hiru bat hektarea guztira. Oraindik ez dute bertan txakolinik egiten, baina aurrerantzean egiteko asmotan dira.

Hemen duzu Murgialdai baserrian aurten egindako mahats bilketako argazki sorta.

 

Nork: joxefe.2011/10/18 09:36:08.518 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/10/13 08:22:29.413 GMT+2

Maritxu Kajoi 2011 (2)

Maritxu Kajoi 2011 0188


Aurten Maritxu Kajoi egunean argazki asko atera nituela eta, bi argazki sorta prestatu ditut. Hemen duzu, bada, Maritxu Kajoiko bigarren argazki bilduma. On dagizula!


Nork: joxefe.2011/10/13 08:22:29.413 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak