Goienako lagunak "bloga" delako kontuarekin etorri ziren gurera eta berehala komunikazio tresna oso interesgarria zela konturatu ginen. Bloga edo antzeko zerbait da, hain zuzen ere, beti faltan bota izan duguna gure arloan, hau da, modu erraz eta arin baten, azken aldi hontan ezarri ditugun zerbitzu berriak aditzera emateko bide zuzen bat.
Kopistegiko lana aspergarria dirudien arren, ia egunero gauza ezberdinak egiten dihardugu eta ia egunero gauza berriak ikasten ditugu bezero bakoitzaren beharretara egokitzeko. Esan bezala, guzti honek zerbitzu berri ugari jartzera eraman gaitu eta hoiek denak, atal hauen artean deskribaturik aurkituko dituzue (kamisetak, kopiak koloreetan nahiz plastifikazioak formato haundietan... ).
Erantzunak
Eskerrik Asko harreragatik! Zuen oniritzia igorri bezain laster aktibaturik izanen duzue tresna berria.
Nork: asier.2005/05/16 17:54:28.796 GMT+2
Orain arte ez nuen zuen berri, baina orain badakit apur bat gehiago Atairen gainean. Bide batez, zuen bloga gehiago gustatzen zait zuen webgunea baino: erakargarriagoa eta arinagoa iruditzen zait.
Ikusi? Bezero potentzialak hasi gara iritziak ematen zuen intereseko gauzetan. Feedback ona. Hortan bloga ezin hobea da.
Zorionak eta eutsi goiari!
Nork: Joxe Aranzabal.2005/05/17 15:51:09.615 GMT+2