Xurrumurru urrunak entzuten ziren, baina iluntasuna gugana luzatzen joan da eta letagin zorrotzak agertu ditu azkenean ate atzean. Bai, hemen dago... Windows Vista!! Izena entzun eta hotzikara sentitzen da, ezta? Brrrrr! Luma guztiak jarri zaizkit tente. Ihes egin garaiz zauden bitartean! Zinemaren industriak eta beste botere faktiko batzuek zerikusi handia dute iragartzen duen "segurtasun handiago" horrekin, eta laster ipiniko dute mugimenduan euren makinaria guztia erosi ahalko dugun hardware bakarrak haien interesen araberako mugak izan ditzan.

Badago hemen, bai, baina lehenago
informatu ondo erokeriaren bat egin aurretik, laster zure ipurdian bigarren begi bat izan aurretik -eta zutaz orain duzunak baino askoz gehiago jakiteko prest-.

Eskerrak Hego Polora albiste itxaropentsuak ere iritsi direla: ba omen dago Linuxen oso-osorik oinarritutako plaka basea!
LinuxBIOS errealitatea da! Aurrerantzean ondo galdetu zure informatika dendan suizidio informatikorantz abiatu baino lehen...
Erantzunak
Bada gure artean sasikume berria, ama ezagutzen dugu M$ baina bere gainean jarri den txarri adurti kirastua ez da zuzenean ikusten, naiz eta bere aztarnen gaitik nabaritu. Beti bezala segurtasuna de traka, bakarrik ikus-entzunezko industriaren interesak babesten ditu, pribazitateari or konpon. Beno or konpon ez, NSA-ren laguntzaz eginda badago gure ipurtzuloa prest eta lubrikatua utziko digu.
Sistema eragilea ez ezik, hardwarera aldatzeko asmoa dakar, hau da, HD film puto bat ikusteko zure etxean segurata bat jarriko dizute, ezer txarrik ez egiteko, baina zuk ordainduko duzu, hori bai negozio borobila.
Erantzun bakarra dago, Vista ezta pirateatuta ere, sar dezatela ipurtzulotik.
P.S. DRM=Domenketako Reskaoi Matadorea bilakatu beharko dugu.
Nork: Rum Sodomy and the lash.2007/01/31 16:06:47.949 GMT+1
Nork: asel.2007/01/31 16:55:19.090 GMT+1