Bizitza zoriontsuagoa izan daiteke, zalantza barik, mendebaldeko gizartearen ametsak sinetsarazi digun modernitate eta sofistikaziotik urrun. Are gehiago, bizitzak zentzua eduki dezake. Zergatik tematzen gara europarrok, eta guri eta Amerikari jarraituz, mundua, iparrik gabeko norabide batean? Zergatik tematzen gara bizirik gabeko bizitzari lotzen? Zer dauka on lanerako gure bizi behar itsuak, inoiz etorriko diren eta ia sentitu barik agur esango diguten opor horien zain? Zuetako zenbatek topatzen diozue, zintzoki, zentzua bere eguneroko bizimoduari? Eta hala ere gurea gizarte posiblerik onena dela esaten diogu geure buruari, oso ondo jakin barik benetan sinesten dugun.
Vientianen, Laoseko hiriburuan, hemengo jendeak egunero irakasten dit zein ezjakinak garen. Egunero erakusten dit gutxiagorekin ere bizitzak 24 orduz merezi dezakeela, egunero. Presa, ardura eta estresa legez, bizipoza ere kutsakorra da, inguratzen zaituen sentimendu nagusia denean. Utikan aberatsen Europa txiroa!


Erantzunak
Nork: Hasier.2007/08/03 11:53:14.299 GMT+2
http://www.asapala.org/mahatsorriak/hasier
Nork: asel.2007/08/03 17:46:09.648 GMT+2