Hortaz, 35 urterekin zure arropa eta ohiturak aztertuta jakin daiteke dagokizun adinari egokituta bizi zaren. Ez nabarmentzeko moduan, zure inguruarekin ados bazeunde legez, ezkutatzen bazara, ondo etorri nagusien klubera. Are gehiago lan "serioa" eta etorkizunari buruzko asmo zintzoak badituzu.
Horregatik gero eta etsiago nago: ez bide naiz inoiz heltzarora iritsiko... Hemen malko batzuk bota behar nituzke, baina ez dut tipularik gertu.
Kontua da, oraindik nerabea izanik ez nagoela ados. Ezetz, ostia! Oraintxe bertan nire pena bakarra ez dela heldubakoa izatea, Punkamine inoiz baino sasoi beteagoan ikusi eta kontzertu gehiena ikusle moduan bizi beharra baizik.



Zer egingo diogu nire eztarri hondatu hau eguneroko lan tresna badut... Behintzat, Maci, Jonu, Iagoba eta Aitor punk inoiz baino zuzen eta gordinagoa hedatzen sentitzea geratzen zait, eta abestitxo batekin mikro eta eszenatoki dosia jasotzen dut "tximinoari" aurre egiteko. Munduari garrasika ere nire ezinegona, nazka eta amorrua adierazteko, apurtxo batez bederen.


Beharbada, heldua izateko modu asko dago, denak onartuta egon zein ez. Punkamine bai, inoiz baino helduago dago, zabaltzen duen mezua politikoki zuzena izatetik urrun... eta harro. Anarkia Euskal Herrian!

Erantzunak
Nork: asier.2007/01/29 22:47:08.812 GMT+1
Egun on Axl,
eztarria gaizki? tripa handitzen hasia? nekatuta kontzertu ostean?gorputzak erantzuten ez duenean zahartzarora heldu zarelako izaten da!!!
zaindu eta hemendik gutxira......asilora!!
Punk is jubilatuta!!
Javi eta Itziar
Nork: itziarg.2007/01/30 08:30:58.892 GMT+1
dena dela, ez dakit zer dudan urrunago, zahartzaroa ala heltzaroa. ondo dinozu, asier, heldu... nora? zertara? zertarako? heldua izateak muga batera iritsi zarela, aldaketei itxita zaudela, zeure burua osatua ikusten duzula esan gura badu... barregura ematen didala da batzuen tema kontuarekin: noiz izango zara heldua? agian beste ikuspegi bat du: noiz utziko diozu gizartearen atzaparrari samatik hel diezazun? orduan bai heldua: harrapatua...
Nork: asel.2007/01/30 08:38:33.695 GMT+1
Nork: iñigo and julen.2007/05/18 17:31:05.398 GMT+2