Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/15 21:46:21.133 GMT+2

Uda erotismoz beterik dator


 
Halaxe agindu digute jaialdi literario honen antolatzaileek. Gure artean, beharbada, ohikoagoa da jan-edana, musika, jai giroa, berdelei, bokartei, atunari eta arrantzontziek dakarzkiguten bestelako gutiziei lotuta etortzea, baina aurten, lehen aldiz, bestelako berdel eta txitxarroak izango dira Bermeoko tala hartuko dutenak.

Letrak ere jan, edan eta miazka daitezke, belarrietatik ere bero kilikagarria sar daiteke, hezetasuna eta hainbat forma bigun zein gogor. Literaturak ere bere lekua behar du kalean, liburuak eskuetan zein hanka artean izanda ondo pasa daitekeelako.

Horixe frogatuko da, besteak beste, maiatzaren 31n. Ea eguraldiak ere han bilduko garenok berotzen laguntzen duen, izan berdel, txitxarro, bokarta zein bestelako itsaski.

Nork: asel.2008/05/15 21:46:21.133 GMT+2
Etiketak: paperak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gero erakutsi egin beharko da ea gauzatzen den eta ez garen geratzen jan, edan, musika, poesia eta akabo!!!!

Nork: Hasier.2008/05/16 10:32:29.985 GMT+2

Bai, jakina, hori bertaratzen garenon esku egongo da... ;-)

Nork: asel.2008/05/16 17:02:48.338 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/asel/

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak