Txanponek, batez ere txikienek, gure Europa aberats horretan ia mespretxuz baztertzen ditugun borobiltxo horiek, hemen suposatzen zaien balioa baino handiagoa daukate. Eta balio ekonomiko errealaz ari naiz. Ez berez txanponek hemen diru asko esan nahi dutelako! Kontua da oso zaila dela txanponak topatzea inon. Arrazoia? Berriro ere Estatuaren eraginkortasun eza, antolakuntza eza, eta batez ere, interes publikoak enpresa pribatuen esku uztearen ondorio zuzena.
Datuen arabera, Argentinan ez da txanponik falta, egin egin dituzte eta berez nahikoak behar lukete baina... nora doa latorrizko urre berria?
Har dezagun kolektiboa, autobusa, alegia, eta berehala ohartuko gara. Buenos Aireseko autobusetan diruz, txanponez, baino ezin da erosi, bonoren bat erosi ezean (baina bonoek autobus jakin baterako baino ez dute balio, garraio publikoa hemen guztiz pribatua delako eta hamaika direlako kudeatzen duten enpresak, zein bere kolore eta ibilbideekin); beraz, autobusez mugitzeko, holako hiri erraldoian ezinbestekoa, batez ere subtea, metroa, hain murritza eta txarto lotua denean, txanponak behar beti, poltsikoan, bestela gidariak ez baitizu sartzen utziko.

Hor dago lehenengo gakoa. Bigarrena... ohitura mafiosoak. Kolektibo konpainiek ez dute gehiegi behar izan negozioa ikusteko: gure zerbitzuak erabiltzeko txanponak derrigorrezkoak badira, pila ditzagun eta igo dezagun haien prezioa. Pentsatu eta egin, goizero merkatari txiki andanak egiten dute ilara euren negozio txikietarako egun osorako diru xehea "erosteko", non eta autobus konpainietan. Eta erosi, bai, izan ere, konpainiok %3 kobratzen diete, 100 peso txanponetan eramateko ordaindu 103. Antzeko zerbait egiten dute merkatal zentro txikiei dirua banatzen dieten "segurtasun" konpainiek, txinatar merkatariek salatu dutenez.
Harritzekoa badirudi, aho bete hortz gera zaitezke telebista kate batek hori, kamera ezkutua hartuta, zuzenean grabatzen duenean autobus enpresa batean. Zer egiten du gobernuak? Orokorrean, zer egiten du Buenos Aireseko gobernadore Macrik, herria izorratzea ez bada? Ba, horixe, ezer ez dakitela esan, ikertuko dutela, neurriak hartuko dituztela... eta dena berdin egunez egun.

Denda guztietan, eta are bankuetan noiz edo noiz, iragarkirik ohikoena hauxe da: "Eman kopuru zehatza, ez daukagu kanbiorik". Eta hain da larria txanpon eskasia ezen denda eta kiosko batzuetan gozokiz itzultzen hasi baitira! Behin kaleko saltzaileari berakatza erosi eta limoi bi eman zizkidan txanponik ez zeukalako. Batzuetan bere alde ona ere badauka: metroa diru-paperez ordain daiteke eta, itzultzeko txanponik gabe geratzen direnetan, ez da arraroa, protesta gisa, bidaiariei ez kobratzea eta doan sartzen uztea. Horra hor diruaren balioa... Horra hor berez ezer balio ez duenaren zigorra.
Oso ondo etorriko zait errealitate hau hurrengo batean dirua desagertu beharraz jarduteko, hasitako beste artikulu sailari ere jarraipena emateko. Lehenago nagia atera behar dut gainetik, eta lan zama kentzea ere ez letorkidake txarto...

Erantzunak
Dear Aselluza
I can't understand your language here and I hope you are the Aselluza registered in frickr. I found you thru’ frickr when I was looking for some high quality photos to be used in a Malaysian program which is to be aired in Supreme Master Television soon. I have also sent an email to your frickr address.
I am writting to seek your consent to allow Supreme Master Television to use the your photo & if possible, video footages for this Malaysia TV program which will touch on Pulau Tioman, Tasik Chini, Tasik Bera, Gua Panching, Gua Charas, Kenong Rimba Park, Batek people, Fraser Hill and Cameron Highlands
Just a brief introduction, I am one of the Malaysian volunteers team member to Supreme Master Television. Supreme Master Television is a 24 hours/7days non-stop, Constructive and Positive Television Channel operated by NGO and it's free to the viewers worldwide. It has 14 satellite platforms, with programs in over 60 languages and more than 30 subtitles. This television channel is a group effort of many volunteers worldwide. The purpose is to create a constructive and positive atmosphere through out this world. If your country allows to install private satellite dish, you may tune in to watch following instructions as per satellite info. doc attached. Otherwise you may access it online via broadband with speed = > 1 M, you may log in to www.SupremeMasterTV.com for further understanding.
Your assistance is very much appreciated and I look forward to receiving your prompt reply.
Thank you / Best Regards
Tan Seaw Kim
+6016-2830007
Malaysian Volunteers Team Member
Supreme Master Television
P/S : FYI, two of our volunteers Lionel & Dorothy may have contacted you.
FOC 24-hours non-stop ONLINE POSITIVE & CONSTRUCTIVE TV channel
: www.suprememastertv.com
: http://veg4planet.blogspot.com
Nork: Tan Seaw Kim.2008/11/21 21:41:15.501 GMT+1