Gaur, Dabidek zirikatuta, esperientzia bati ekitea erabaki dut. Martxoaren 27an, Dabidek berak eskatuta, nire twitter kontua zabaldu nuen, orduko kontzertu ederrari begira, baina harrezkero ez dut lar erabili, aitor dut. Gaur, ordea, Dabidek eleberria idazten niharduela harrapatu nau eta honako erronka bota dit (eta nik amua irentsi eta onartu egin diot!): zergatik ez duzu idazten ari zaren eleberriaren prozesuaren berri ematen twitterren? Eta horixe hasi naiz egiten: #gezurraodoletan etiketa jarri eta esaldi laburretan prozesuaren berri ematen hasi. Egun bakoitzean idatzitakoa bultzatu duen ideia, idazterakoan bilatu dudana..., eta antzeko ideia sinpleak twitterrek ematen duen karaktere mugan laburbilduta. Gaur, jakina, egunean jarri behar izan dut, baina aurrerantzean idatzitako saio bakoitzeko esalditxo bat baino ez. Esperientzia bitxia, ea zer dakarren... Dena dela, inork ez dezala pentsa esaldi horietan eleberriaren funtsa edo gertaera nagusiak argituko ditudanik, kar, kar, kar, hainbeste ez dut proiektua biluztuko :-P
2010/06/07 23:42:47.143 GMT+2
Twitter esperientzia
Nork: asel.2010/06/07 23:42:47.143 GMT+2
Etiketak:
twitter
eleberria
paperak
odoletan
gezurra
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Zorionak proiektu honegatik eta gaurkoan bai ikusiko duguna sarean eta aktibismoak zer egin dezakeen :)
Zaindu zaitez lagun!
Nork: Dabid MArtinez.2010/06/08 00:09:47.165 GMT+2
http://www.dabid.net/
Nork: asel.2010/06/08 00:19:00.540 GMT+2
http://goiena.net/blogak/asel
Nork: Manex.2010/06/08 14:14:40.055 GMT+2
estutua, txo!
Nork: asel.2010/06/08 15:17:02.109 GMT+2
http://goiena.net/blogak/asel
Nork: bertol.2010/06/09 14:09:00.979 GMT+2
http://goiena.net/blogak/29A
Gezurra odala dariola.
Gezurra odol ugaritan.
Gezurra! Odoletan.
mx zuri Asel, ta bidebatez lagun kuadrillari baita.
Nork: Leire Saitua Iribar.2010/06/10 00:00:45.172 GMT+2
Nork: asel.2010/06/10 01:12:44.449 GMT+2
http://goiena.net/blogak/asel