Ez dakit zergatik begitantzen zaidan Jaurlaritzaren interes berri honen atzean beste zerbait egon daitekeela. Zer da garapena? Zer ulertzen dute agertu diren alkate txit goren horiek garapenaz berba egiten dutenean? Eta batez ere, ezagutzen ez dugun zer asmo, plan, proiektu... ezkutatzen da iritzi bilketa horren atzean? Iritziak bildu, ala jendeak ingurune horren babesari buruzko ikuspuntua aldatzen hasteko, ezagutzen ez ditugun interesen onerako izango den sentsibilitate desbideraketa bultzatzeko maniobraren hastapenetan gaude?
Susmoa dut irudi hauek aldaketa ezagutuko dutela egunen batean, ingurune babestua izatearen oztopoak desagertu eta azpiegitura handiei ekiteko bidea zabaldu bezain pronto.


Urdaibai ez da egon espekulaziotik guztiz salbu, argi dago, baina beldur naiz are okerrago izateko ateak zabaltzear ez ete dauden. Adreiluaren gosea ez da ase erreza. Beharbada nire paranoia baino ez da, baina badaezpada, ondo ireki begiak eta belarriak!

Erantzunak
Bide batez, albiste pozgarri bat, aurten inoiz baino mokozabal gehiago igaro dira paduratik. Zenbatzen dituen lagun naturzale batek esan zidan pasa den astean.
Nork: Hasier.2007/10/05 17:46:13.306 GMT+2
http://www.mahatsorriak.org/hasier
Nork: asel.2007/10/05 18:28:26.457 GMT+2