Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/13 18:09:08.142 GMT+2

Sozialismo berria

Hau da sozialismoa, bai horixe! Hartu langileen dirua eta jokatu burtsan. Txalo bero bat! Zein ondo jakin duten beti sozialistek besteen diruarekin zer egin. Argi dago sozialismoak aspaldian gorde zuela diruzorroa eskuineko poltsikoan... Eta beste gauza guztiekin gertatzen den legez (etxebizitza, bankuen mozkinak eta komisioak, azpiegitura eroak, ingurunearen zanpaketa, naturaren suntsiketa, lan istripuak, mota guztietako espekulazioa, bai diruarekin bai jendearen biziarekin, prekarietatea, torturak, tratu txarrak...) gizartea isil-isilik. Noiz hasiko da jendea kapitalismoaren ikur guztiei su ematen? Ez kale borroka, ez: guztion matxinada sistema hau guztiz hankaz gora uzteko... Tira, uste dut garagardo hotza dudala hozkailuan. Sofan etzan, edan, eta ahaztuko dut hemen idatzi dudana...

Nork: asel.2007/06/13 18:09:08.142 GMT+2
Etiketak: gandorra | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Asel lagun gizarte iraultza goraipatzen? Ondo egina XD Arrazoi guztia duzula uste dut, orain gende asko dago sozialistatzak duela bere burua, adibide zehatzak etortzen zaizkit burura, eta arpegia eman behar den momentua burua lurpean izkutatzen duena.

Eta besteon diruarekin jolasten badakitela, argi dut, eta larru propioan bizi dut. Baina beno, jakin nai izatekotan internet ez den beste leku batetan kontatuko dizut :D

On egin garagardo hori.

Nork: ardentice.2007/06/13 22:47:15.944 GMT+2
http://ardentice.wordpress.com/

jajajaja, izango dogu aukera alkarren istorioak entzuteko ;-)

Nork: asel.2007/06/13 23:43:09.806 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak