Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/13 16:42:32.899 GMT+2

SGAEren aurka bai? Nortzuk?

Azken boladan bere burua gure herri honen lagun handia aitortzen zuen Ramoncín pertsonaiarik zital eta gorrotatuenetarikoa bilakatu zaigu. Urrun ikusten dugu haren hasierako jarrera punkia, urrun TVEn gaur egungo euskal ilegalen ikurrak zein sandinistenak paseatzen zituen garaia. Orain oilasko frijituaren erregea kanonaren errege dugu. Horrek, eta GALen garaian PSOEren alde agertu izanak, guztien etsai bihurtu dute gure artean.

Honaino ados egon naiteke. Baina bitartean, zer eskatzen diegu gure euskal taldeei? Azken finean, Ramoncín espainiola da eta normala da espainiar erakunde baten partaide, baita presidente ere izatea. Gure inguruko talde handi askori ere jarrera bat suposatzen zitzaien garai batean, asko egin zuten eta agian oraindik ere asko egiten ari dira. Baina ez dute aldi berean SGAE lodiarazten? Oraindik ez dakit talde horiei ez diegun ezer eskatu behar. Isil-isilik daude denak kanon horri buruz berba egiten denean? Ez dute iritzirik? Tokatzen zaien pastelaren zatiarekin pozik? Ze erraza den ezkutatzea eta jendeari uztea bere amorrua beste norbaiten aurka bideratzen.

SGAE eta kanonaren aurka gaudenok, ostera, ez genuke inoiz ahaztu behar erakunde pribatu horrek egunero lapurtzen digula gure inguruko askoren konplizitatearekin, ez bakarrik Ramoncín edo Loquillo bezalakoenarekin; larriagoa kontuan hartzen badugu haiek ez dutela euren burua espainioltzat, ezta? Hego Poloan ere ideiak desizozteko garaia da! SGAEri ez!

Hemen uzten dizuet Ramoncín-ek kanonari egindako apologia, uler dezagun haren aurpegiaren atzean beste asko ere gordetzen direla. ViñaRock-en gertatu zitzaionarena ere utziko nizueke, baina oraindik ez dudanez ulertzen zergatik izan zen bera holako erantzuna sortu zuen bakarra, taula gainetik pasatu zirenetatik SGAEtik zenbatek jaten duten kontuan izanda...


Nork: asel.2006/10/13 16:42:32.899 GMT+2
Etiketak: poloan | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak