Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/27 22:10:06.232 GMT+2

SGAE, mafia legalegia

Badakit alfer deituko didazuela, baina egia esan, oraintxe afaldu dut, sabela astuntxo daukat, eta luzatzeko gogo gutxi. Gainera, SGAEko piratek ez didate denbora gehiegi kenduko, nahikoa kentzen didate euren bide legalen bitartez. Kontua da badela garaia gizarte osoak begiak irekitzeko eta ultra-fatxa batzuek hain gogoko daukaten "aski da!" famatua denok esan dezagun kaputxarik gabeko terrorista hauen aurrean. Mafia "on" guztien moduan, euren helburuak erdiesteko hamaika mozorro eta bidezidor erabiltzeko prest daudela argi dago. Nik ez dut hemen dagoena baino ezer hoberik idatziko, eta nekatuegi nago hona euskaratzeko. Ez izan zuek ni bezain alferrak, eta irakurri osorik, merezi du eta.

Gerra SGAEri eskura dauzkagun modu guztietan!

Nork: asel.2007/06/27 22:10:06.232 GMT+2
Etiketak: sgae gandorra | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Jejejeje...Horrek bai direla lapurrak horrek.
Tori, artu link honek eta kaina lapurrentzako...erre konputagailua!!

http://www.watchnewfilms.com/

http://www.peliculasonline.net/index.php

Nork: lekesan.2007/06/29 17:39:19.480 GMT+2
lekesan.wordpress.com

milesker, leku onak, bai horixe! Japonian ondino? urrian nire neska doa harantz, kiotora, hil batzuk pasaten ;-) badago handik, yakuza alde batera utzita, SGAE lako mafia legalik? jejeje

Nork: asel.2007/06/29 18:17:00.294 GMT+2

Bai ba dago holakorik...YouTubetik ari dira kentzen bideo askotxo Kopyright'ren arrazoigatik eta...niri dagokienez kendu didate bi...eskerrak besteak Euskara daude ipinita....

Nork: lekesan.2007/07/02 07:24:54.980 GMT+2
lekesan.wordpress.com

copyrightaren babesleak XXI. mendeko banpiroak dira, argi dago... bilatu beharko da haiei aurre egiteko berakatz egokia, karkarkar ;-)

Nork: asel.2007/07/02 08:24:01.470 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak