Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/22 11:20:29.267 GMT+2

Louise Attaque

Aspaldian ez dut hemen musika aipamenik egin, eta egia esan, gaur Louise Attaquek bere lekua irabazi du hemengo lerro okertuetan. Kriston musikaria delako, gogoko dauzkadan hainbat estilo eta eragin biltzen dituelako (Violent Femmes sailkaezinenak, besteak beste) eta, besterik ez balego ere, goiza alaitu didalako eta lana arintzen laguntzen ari zaidalako.

Ez naiz luzatuko hari buruz berga egiten, interesa duzuenok hartu beraren zeozer bilatzeko lana, ez izan alferrak. Eta batez ere gozatu frantses honen doinuekin! Esango didazue gero aholku ona izan den...

Niri egin duen guztia gustatzen zait, baina bideoetan, zorionez, nire gogokoenetako batzuk topatu ditut zuei eskaintzeko (zuek delako hori zehazki zer den gutxitan dakidan arren; zein alferrak zareten agur laburtxo bat sikiera lagatzeko!).

(Ez dut uste hori bideo ofiziala danik baina tira, kanta itzela da)





Nork: asel.2008/04/22 11:20:29.267 GMT+2
Etiketak: gandorra attaque louise | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak