Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/19 09:03:47.592 GMT+2

Kurduekin bat

Astelehenean gure artean izan genituen Layla Hassanpour eta Hadi Butimar kurduak. Haien neba (Adnan Hassanpour) eta anaiarentzako (Hiwa Butimar) elkartasun bila etorri ziren, eta jaso zuten, jaso zutenez. Euskal PEN klubak ekarri ditu, ez gorabehera gutxirekin (Layla haren alabatxoa Iraketik ateratzea ez zen erreza izan, galdetu bestela Urtzi eta Laurari). Baina merezi izan du. Zergatik? Adnan eta Hiwa heriotzera kondenatuta daudelako Iranen. Kurdistan herri zatitu hartan kurduak ez dira euren herriaren jabe, ez Iranen, ez Iraken, ez Sirian ez Turkian; ezta euren hitzaren jabe ere. Izan ere, Adnan eta Hiwaren delitu barkaezin hori idaztea da, kazetariak dira-eta. Argi dago berba, egia, arriskutsuegia dela boterearentzako.



Guk ez dugu lortuko haien askapena, baina holako ataka larrietan giza berotasuna, maitasuna... garrantzitsuak dira oso, eta horixe eman genien guk Bilboko Kafe Antzokian. Haiek euren esker ona eta euren mina helarazi zizkiguten, eta guk gure musika eta poemak. Horiei Siriatik errefuxiatutako beste kurdu baten, Zinar Alaren kantu alaiak batu zitzaizkien. Zinar bera daukazue argazkian, benetan gizon aparta, umoretsua.



Truke hunkigarria izan zen, baina ez dadila gera ekitaldi isolatu hortan, ez ditzagun ahantz. Ez eurak ez haien moduan idazteagatik mundu osoan kartzelan dauden guztiak, euskaldunak barne.

Bihoa gaurkoa Kurdistan askearen alde.


Nork: asel.2008/06/19 09:03:47.592 GMT+2
Etiketak: paperak zigorra heriotza askatasuna kurduak adierazpen | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eskerrikasko Euskal Herria.
Aguro beo bat.
Zinar Ala

Nork: Zinar Ala.2008/07/02 17:53:15.144 GMT+2
http://zinarala.blogspot.com/

Ez horregatik! Fue un gran placer conocerte y ayudar en lo que pudimos a nuestros amigos kurdos.
Spas ;-(

Nork: asel.2008/07/02 21:01:38.200 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak