Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/04 12:09:10.678 GMT+2

Jardunaldi beltzak Leioan

Aspaldian nabil mikrofono eta tauletatik urrunduta eta egoera berrira egokitu egin naiz. Eztarriari ezin duena ez diot nik inposatuko... Hala ere, badaude poza itzultzen didaten gertaerak horren inguruan, eta horien artean, Punkamine inoiz baino sasoikoago ikusteaz gain, nire talde ohia holako jardunaldi anarkoetan parte hartzen ikustea da agian zoriontsuen egin nauena. Ez dut goian garrasika egoteko aukera izango, baina behean pogo batzuk dantzatzearekin konformatuko naiz. Ez da gutxi! Euskal Herrian beltza ere kolorea izan daiteke! Hau da nik amesten nuen taldea... Zertaz ari naizen? Beheko kartelean dituzue erantzun guztiak. Leioatik urrun bizi ez zarenok ez duzue aitzakiarik. Gora Punkamine!


Nork: asel.2007/05/04 12:09:10.678 GMT+2
Etiketak: punkamine gandorra punk | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak