Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/12/22 11:37:39.064 GMT+1

Jamendo, musika benetan askea

Ez nator Amerika deskubritzera, baina azken boladan ez dakit zenbat orduz nabilen Jamendo zoragarriaren barruan musika itzela topatzen. Musika horrek, gainera, erantsitako balio bat dauka: guzti-guztia librea da, copyleft lizentziapean argitaratua, eta doan jaits daiteke ezelako arazo legal barik. Nahi duenak, gainera, ekarpen ekonomikoak egin diezazkioke hango talde kutunari (horretarako, hori bai, PayPal kontua behar delakoan nago), eta Jamendok publizitateagatik jasotzen duen guztiaren %50 artisten artean banatzen du (programa horretan izena ematen duten artisten artean, bakoitzak jasotzen duen bisita kopuruaren arabera). Utikan SGAE eta industria bizkarroia. Denbora larregi eman dute artisten lepotik bizitzen eta artistak luzaroegi bizi izan dira haien diktadurapean. Askatu musika eta askatu sormena! Hemen utziko dizuet hortik topatutako batzuk, ausaz entzun ditzazuen. Musika saltzen den prezioaren eta daukan kalitatearen artean erlaziorik txikiena dagoela uste duena oso oker dago...

  

Nork: asel.2007/12/22 11:37:39.064 GMT+1
Etiketak: gandorra musika commons jamendo copyleft poloan creative | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak