Estatu guztiek desagertu behar dute, baina israeldarrak ez zuen sekula izan behar.
2009/01/05 11:36:28.366 GMT+1
Inoiz izan ez dena eta izan behar ez zuena
Horixe da Israel, mendebaldeko kontzientzia txarrak judutarrak bere gainetik kentzeko sortutako herri artifiziala. Herria beti izan da Palestina, eta hala behar luke egun ere. Palestinan musulmanak eta judutarrak bizi ziren lehen ere, neba-arrebak ziren, gatazkarik gabeak. Europa eta AEBtik iritsitako judutarrek, zapaltzen zuten lur "berriaz" ezer ez zekitenek, Estatu berria sortu zuten, erlijio bakar baten izenean. Munduan ez dago horrela sortu den beste Estaturik. Bertan bizi zirenen artean sarraskia eraginez, urrundik, ezjakintasunetik iritsiak, bertakoak zokoratuz, akabatuz, txikituz. Hara iritsitakoen kulturak, historiak, izaerak ez dauka zerikusirik bertan bizi ziren palestinar judutar eta musulmanenekin, ez zuten hangoen historia ulertzen, europarrak eta estatubatuarrak ziren, besterik ez. Ez da inoiz Israelik izan XX. mendea arte. Palestina da eta Palestina izango da. "Israeldarrek" ez dute bonbaz eta tiroz egia aldatuko, ezabatuko, akabatuko. Mendebaldeko botereek hala nahi badute ere.

Estatu guztiek desagertu behar dute, baina israeldarrak ez zuen sekula izan behar.
Estatu guztiek desagertu behar dute, baina israeldarrak ez zuen sekula izan behar.
Nork: asel.2009/01/05 11:36:28.366 GMT+1
Etiketak:
gandorra
palestina
israel
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Gaur inoiz baino gehiago kontzientzia politikoa dugun pertsonek Palestinar jendearen alde egin beharko genuke, eurenganako gure laguntza modu askotan aurkeztu genezake, eta bakoitzak nahi duen moduan, baina denok batera.
Palestinarrek gure laguntza behar dute. Isralek gure mesprezu guztia behar du!
Gora Palestina librea!
Ondo izan aspaldiko :-)
Nork: Dabid.2009/01/05 14:44:07.540 GMT+1
http://www.askebizi.com/
besarkada handia!
Nork: asel.2009/01/06 03:02:23.308 GMT+1
Ez dut ulertzen Israelek duen konkistatzeko beharra. Palestinak ez dauka ez petroleo, ez gas, ez gaur eguneko munduan aberastu gaitzakeen ezer. Baina egunero ari dira kolonoentzako etxebizitzak egiten, kolonizatzen. Eta bide batez palestinarren etxe pobreak erausten. Orduan, okurritzen zaidan alternatiba bakarra, sionismoarena da. Zentzugabekoa da jordania, libano, siria, ejipto, etab. bezalako geografiek osatuko luketen Israel judutar batean sinestea. Zentzugabekoa da sionismoa eta politikari batek hori jakin beharko luke (politikari izateak balore falta ekarri ohi du, fede falta, errealitatea zenbakiekin ikusten dutenetik behintzat). Orduan, Israelgo herritarren heldutasun falta al da? Azkenengo interbentzioak Gazan Israelen egongo diren hauteskundeekin kointziditu dute eta gainbeheran zetorren Alderdi Laboristak, defentsarako (erasorako) ministroa duenak, bozka intentzioa ia bikoiztu egin du (telebistan asko ateratzen da azken aldian). Zaila da jakiten noraino maneia dezakeen Estatuak herria, herria manipulazio horren jabe izan ez daiten, boterearen monopolioa legitimatzen jarrai dezan, baina badirudi Euskal Herrian gertatzen den moduan, bozkak lortzeko orduan herriaren iritzi eta aurreiritziak gehiago hartzen direla kontuan gobernatzerako orduan baino (esaterako etsai diruditen psoe eta pnv aurrekontuak ahobatez aprobatzen...).
Hamasek terrorea sortzen du Israeldarrengan, horregatik dira terroristak. Israelek palestinarrengan sortzen duen terrorea txikiagoa bada, palestinarrak ohituago daudelako da, terrorea barik beste sentimendu batzuk zabalduko ditu, egunerokotasunean eragin handiagoa dutenak. Israelgo hiritarra beldurtia da, mendebaldarra modukoa. Hamasen koeteek ez dute helbururik, helburua norbait da. Norbait hori edonor izan daiteke, "baita ni ere" eango luke Israeldar judu soil batek. Horregatik israeldarren %90k ondo ikusten du Gazako sarraskia (beste %10a israeldar musulmanak ote?) eta horregatik dira palestinarrak hiltzaileak. Baina palestinarrek, berdin da Gaza edo Zisjordania, Hamas edo Al-fatah, nola ulertu lau koetek "merezitako" sarraskia ekarriko zietela? "Eurak dira egunero ogia kentzen digutenak eta!" esango liguke palestinarrak. Israelek du gatazkaren norabidea aldatzeko erraztasun handiena, berak baitu botere militar eta ekonomikoa. Berak erabakitzen du noiz piztuko duen ikasle palestinarrak gauez irakurtzeko behar duen bonbila, edo noiz joan beharko den agurea herriko iturri bakarrera ilara egitera bere etxera ez delako azken asteetan ur tantarik heldu. Israelek ez du bere lur zati bat bera ere itzuli behar.
Hamaseko fundamentalisten helburu teorikoa judutarrak kanporatzea bada ere (zentzugabekoa baita), palestinarrek benetan behar dutena bizitza duin bat eramateko aukera izatea da. Israelek aukera hori eman diezaieke eta nire ikuspuntutik bi aldeentzako izango zen onuragarria, erradikaltasunak baztertzeko aukera polita. Baina hori horrela ez bada, Israelek eta Israelgo herritarrek ideia (beldur) berdinekin jarraitzen badute, Hamasek bi aldiz pentsatu beharko du bere koetea bota baino lehen. Pentsa dezaketena baino min gehiago egiten diete "merezi" duten israeldarrei, eta ondorioz, neurrigabeko erantzun moduan, palestinar herri errugabeari. Israelek aitzakia behar du erasotzeko, muroa egiteko behar izan zuen moduan. Ez dakit zorionez edo zoritxarrez, muroa egin zutenetik ez dago eraso suizidarik edo nik ez dut entzun. Zer izango da israelen hurrengo asmakizuna? Hamasek, edo zehatzago esanda, israeli koeteak botatzeko erabakia hartzen duten palestinar interesek, ikasi beharko lukete nor den David eta nor Goliat, eta Goliati irabazteko pausu bat aurrerago joan behar dela. Berriro ere diot, koeteek ez diete inori onurarik egiten; armak uztea ez da ipurdia jartzea. Israelgo herri beldurtiak palestinarrak aurrez aurre biluzik ikustean, bere gabezia guztiekin, iritzia aldatuko du eta Estatuak aitzakiak bilatzeari utzi beharko dio, ez da aitzakiarik egongo eta bozkak beste leku batetik etorriko dira.
Ideia hori aplikagarria litzateke, nire ustez, E.H.n dugun gatazka politikoan, baina auskalo, goikoak espekulazioak besterik ez dira, urrunetik eginak (mendebaldetik), hotzean, informazio iturri kutsatuen eraginarekin, aurreiritziekin...Azken finean, ez dakit palestinarrak ze logikarekin pentsatzen duen, ez dakit noraino den desberdina euren bizitzaren kontzeptua. Baina israeldarren beldur neurrigabe bezain aldagarria ulertzen dut, E.H.ra etortzeko neurrigabeko beldurra duen espainolarena uler dezakedan bezala.
Nahikoa nahastu nahiz gaurkoz
Osasuna ta bakea
Nork: nonor.2009/01/26 17:58:03.133 GMT+1
Nork: asel.2009/01/27 11:28:31.029 GMT+1