Gaurkoa orain dela aste pare bat edo prestatu nuen, ea gidari izan nuen liburuaren laguntzaz zelan egin nuen gogoratzeko gai naizen...
Jalfrezia indiar estiloko platera da, hemen nik eskura nituen gauzetara moldatua. Gozo-gozoa eta prestatzen erraza. 20-30 min. behar dira gutxi gorabehera, eta gauza gutxi, espeziak kenduta. Hona osagaiak 4 lagunentzat:
- 500 g. oilasko papar, zati txikitan
- Piper gorri 1 zerrendetan moztua
- 125 g. baba izoztu
- Tipula 1 txikituta
- 3 berakatz-atal zanpatuta
- 2 tomate txikituta (nahi bada, lehenago zurituta)
- Goilarakada 1 tomate saltsa
- Goilarakadatxo 1 kurkuma hauts
- Goilarakadatxo 1/2 kumino hauts
- Goilarakadatxo 1/2 pipermin hauts
- Goilarakadatxo 1/2 garam masala (hau lortzerik ez badago, zapore bera izan ez arren, currya erabil daiteke, eta gainera ez da hain mina izango)
- Goilarakadatxo 1 ardo beltz ozpina
- Goilarakadatxo 1 ziape olioa (nik hau ez dut erabili; lasai topatzerik ez baduzu)
- Olioa
- Gatza
- Martorri ostoak (honen ordez, itxura bera duen perrexila erabildaiteke, zaporea desberdina den arren)
Beste gauza asko legez, arrozarekin primeran ezkontzen da, eta oso egokia da hegazti soberakinak erabiltzeko (indioilarra, eperra, ahatea...), berez oilaskoa aldez aurretik egosita egin ohi baita. Babak bezala, patata eta kalabazina ere erabil daitezke. Sukaldean oinarrizko ideia da beti hartu beharrekoa, gero norberaren gustura moldatuz. On egin!


Erantzunak
Kaixo!!
Uhmmmmmm, que rico se ve esto!! A ver si me busco los ingredientes en el diccionario y luego no me entero como se hace jajaja. Me orientaré en la foto. Si el resultado luego se parece a ella ya estará bien echo ... ;-).
Besarkada bat y saludos tambien a Marta :-)).
Tschüßßßßßßßß ;-)
Nork: Carmen.2006/10/26 09:54:44.932 GMT+2
http://carmencarabollin.spaces.live.com
Tschüssssss!!
Nork: asel.2006/10/26 10:51:56.374 GMT+2