Etorkinak engainatuta ekarri, esaterako? Lanik ziztrinenak eskaini? Paperik gabe biziarazi? Izerdi eta odol guztia atera eta balio ez digutenean ostikoz bota? Sartzen direnean dakartzaten dirua eta pasaportea kendu? Baina horretarako lege egokiak behar ditugu!
Bai, inmigrazio legalak kalte handia egiten digu eta hobe zailtasunak jartzea, badaezpada ere. Ilegalak, ordea, badauzka abantaila batzuk...
Ez dut erretako errumaniarraren irudirik jarriko ez dudalako morboa helburu. Horren ordez Suitzan alderdi batek bultzatutako hauteskunde kanpaina "burutsuaren" kartela doakizue.

Eraiki dezagun Europa zuri eta aberatsa... (gure etxeetako zimenduen azpian hildakoak ezkutatzen ditugun bitartean).

Erantzunak
Gauzatxo bakarra tipo horiei esateko, seguru zuen aitak etorkinak zirela, FAXISTAK.
Nork: ardentice.2007/09/06 07:14:15.253 GMT+2
http://ardentice.wordpress.com
Nork: ardentice.2007/09/06 07:16:32.874 GMT+2
http://ardentice.wordpress.com
Nork: asel.2007/09/06 08:22:45.356 GMT+2