Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/26 19:46:41.764 GMT+2

Finlandiatik: Appendix

Azken boladan Europako iparraldetik ditugun albiste musikal gehienak Him lako taldeen eskutik datozkigu: metal doinuak, ukitu gotikoak, eta ingelesa hizkuntza bakarra. Finlandian, ordea, badaude, edo egon dira, hango hizkuntza baztertu ez duten punk taldeak. Ez dira errazak topatzen, eta agian Europa osoko punk eztandarekin batera jaio zen Appendix da adibiderik onenetakoa.

Talde hau 1.980an jaio zen, eta hasierako hiru sortzaileetatik, lehen diskorako bakarra geratu zen, Vesku Koivusalo, oker ez banago bateria-jotzailea. Harrezkero, Mikki Borgersen eta Jaska Karumo dira Veskurekin batera modu finkoan geratu ziren kideak, baita Veskuk berak taldea utzi ondoren ere.

Punk klasikoa, azkarra, amorruz betea egin dute beti, taldekideak gora behera, lehen punk belaunaldiaren izpirituari eutsiz.

Euren ibilbidean ez dute diska asko utzi, estudioko hiru baino ez, azkena aurten kaleratua. Beraz, dirudienez, Finlandia hotzean jendearen belarriak berotzen jarraitzeko prest bide ditugu.

Ez da erraza haien irudiak lortzea, baina hemen dituzue bideo bitan: bat telebistarako grabatutako zuzenekoa, eta bestea, kalitate oso badaezpadakoa baina punkaren izaera ezin hobeto jasotzen duena, Puntala-rock delako jaialdian. Non ospatzen den? Lempäälä deritzon Finlandiako herrian, irudiak 1983koak izan arren, jaialdiak bizirik baitirau gaur egun ere. Ea noiz antolatzen dugun txango bat!


Nork: asel.2006/10/26 19:46:41.764 GMT+2
Etiketak: gandorra | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Asel! Arazoak ditut zuri erantzuteko. Ea oraingoan. Animo, ekin gogor negurako beroketei! Punkamine´s not dead!

Nork: asier.2006/10/28 11:25:54.806 GMT+2

Eskerrik asko! Batzuetan neuk be eukitzen dotaz arazoak blogean idatziako artikuluak bialduten, dirudienez sarea ez dabil beti fin-fin... Emongotsut gure iblibidean barri egutegitxoa finkatuta euki orduko. Momentuz buruan dekoguzan lehenak apur bat urruntxu harrapatzen dau, sergurutik Nafarroa aldean. Gero agian Zaldibar, eta gero Gernika. Dana dala, ia egunen baten alkarregaz goazen kontzerturen batera, Martagaz be bai ;-)

Nork: asel.2006/10/28 12:10:47.340 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/asel/

Nahi duzuenean baina, badakizu, hemen Bilbo partean kontzertuak ez dira zure sokakoak izaten. Rockero xamar dabil kontua. Ni neu datorren eguenean Diamond Dogs entzutera joango naiz. Denetarik entzun dut baina... neuk ikusita hobeto. Ikusi arte

Nork: asier.2006/10/28 12:40:22.096 GMT+2

Ez pentsa, "no solo de punk vive el hombre" ;-) Noizko da Diamond Dogs-ena?

Nork: asel.2006/10/28 13:13:12.718 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/asel/

Eguen gauez, 22:00 etan. Nik atzo bertan atera nuen sarrera (16€, tekillan 18€). Animatzen bazarie han ibiliko gara.

Nork: asier.2006/10/28 16:26:06.389 GMT+2

Usten dot hurrengo baten izan beharko dala, eguaztenetik zapatura arte Iruñean egongo naz... Aukerak egongo dira gero be! Gero kontauko dozu zure blogean ;-)

Nork: asel.2006/10/28 17:03:29.463 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/asel/

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak