Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/12/16 12:37:49.250 GMT+1

Ezer gertatu ez balitz legez

Botere banaketa oso nabarmena da tokatu zaigun sistema honetan. Zelan eta nortzuen artean banatu duten beste kontu bat da. Fiskaltza, esaterako, batzuen esku, eta epaile nagusiak, ordea, besteen esanetara. Zirku honetan, zoritxarrez, batzuei suz inguratutako uztaitik behin eta berriz pasatzea dagokie, zigor kolpeak nondik etorrik diren ondo jakin barik. Txalotzea tokatzen zaigu ikusle txundituoi? Noiz erosi nuen Big Democracy Circus honetan sartzeko sarrera? Ez naiz oroitzen...

Nork: asel.2006/12/16 12:37:49.250 GMT+1
Etiketak: gandorra | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta nork epaitu behar du badaezpadako legegizon haiek egindako kaltea?

Nork: asier.2006/12/20 11:25:51.123 GMT+1

Zoritxarrez, horietarako etsipena baino adierazten ez duen esaldia geratzen zaigu: "historiak epaituko ditu". Ez da kontsolamendu handia, ezta?

Nork: asel.2006/12/20 12:43:28.494 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak