Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/09/15 11:09:54.359 GMT+2

Carter USM: Sex Pistols eta Pet Shop Boys elkartu zirenekoa

Seguruenik inon ez duzue talde hau punk bezala definituta topatuko (gehienetan dance-pop, alternative dance eta holakoak erabili dira haien estiloari etiketa ipintzerakoan), baina, oker gogoratzen ez banaiz, holako zerbait galdetu zien kazetari batek, ea Sex Pistolsen eta Pet Shop Boysen arteko elkarketa bezala definitu zitezkeen, eta haiek gustura sentitu ziren definizioarekin. Haien webgune ofizialean ere punkari egindako aipamenak ez dira falta, eta sortzaile bakoitzaren biografiara joz gero, laster agertuko zaizkigu haien punk eraginak, baita ondorengo proiektuetan ere.

1987an sortu zen Carter USM (the Unstoppable Sex Machine, ez dakit horrek berak ere ez duen Sex Pistolsen izenarekin zerikusirik, haien azalpena beste ildo batetik joan arren), Londonen, Jim Bob eta Les "Fruitbat" Carter-en eskutik, eta gurean 92an atera zuten "1992 - The love album" diskoak egin zituen ezagun (aipatzekoa da disko horrek bake hitza zekarrela hamaika hizkuntzatan, eta gurea ere sartzeko ardura izan zutela).

Haiek egin zutenari zergatik deritzodan nik punk-dance? Nire kantarik kutunenetakoa, "Do re me, so far so good" ez dut hemen jartzeko moduan topatu, baina ikusi, entzun, eta zeuek erabaki. Nik gogora ekarri nahi nuen talde berezi eta apur bat ahaztu hau.





Hemen zuzenean txertatzeko aukera kendu dioten bideo bat duzue; honek ere merezi du-eta (ipini dizkioten etiketak, zinez, ez ditut nik erantsi, baina ez dut uste kasualitatea denik).

Eta hau bideo ofiziala ez den arren, uste dut egin duenak kanta ezin hobea aukeratu duela. Hemendik ere nire omenaldia buruzagi txit argi horiei eta haien gudari ausartei. Imajinatu hileta bat emango bazenu eta inor ez baletor...


Nork: asel.2007/09/15 11:09:54.359 GMT+2
Etiketak: dance gandorra punk usm carter | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak