Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/08 11:48:34.879 GMT+2

Bizitzaren ibaian

Bizitza ibaia da, erreka txiki askotatik edaten duena, bizkor, saltari, dena jan beharrean jaio, bidean topatzen duena jaso, bere egin ,eta sigi-saga moteltzen doana itsaso ilun mugagabean hiltzeko. Bidean arrain eta igelekin batera harriak, orbelak, lohia, hondakinak, industrien isuriak batzen ditu itsu eta halabeharrez, haien artean hautatu ezinik, botatzen diotena barneratzera kondenatuta. Ura osten badiote, bidea itxi eta desbideratzen badute, ezer gutxi egin dezake. Baina nazkatuta ura pilatu eta harrotzea erabakitzen duanean... kontuz gero! Sen matxinoa nagusitzen denean, askatasun goseak gainezka egiten duenean, ez dago geldiaraziko duenik. Zoritxarrez, ordea, eztanda horiek noizbehinkakoak baino ez dira, eta inoiz ez iraunkorrak. Gure bizitza ibai otzandua, kanalizatua da, gehienetan.

Asia-mina dekot!


Nork: asel.2008/06/08 11:48:34.879 GMT+2
Etiketak: paperak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gogoan dekot, Asel, ni Filipinetatik etorri berri, biajeak eta gizarte aurreratu-atzeratuen gainean zer komentatu zeunstan baina Asiako harrak harrapatuz gero, ez dago zereginik. Ez dakizu nik zelangoa dekodan asiamina...

Nork: asier.2008/06/12 10:25:33.942 GMT+2

halan da bai, gu aurten ez goaz ta..... asiako irudiak ikusi orduko bihotz zimikoa sentiten dot!

Nork: asel.2008/06/12 14:00:01.171 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak