Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/25 13:24:53.730 GMT+1

Bizitza

Bizitzak ez dauka zentzurik ezta eduki beharrik ere; hala ere, gizakiok ez daukana eman nahi diogu, eta oker hautatzen dugu, temati.

Nork: asel.2007/11/25 13:24:53.730 GMT+1
Etiketak: bizitza gandorra paperak | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kontraesan bat ikusten dot ideia hau eta lehengo eguneko komentario baten artean, laguna.

Baleiteke bizitzak zentsunik ez eukiteak -eta beraz alperrikako izatea haren atzean ibiltea- baina orduan "tximinoaren arrazak zertarako balio dauen" ez zinduzan ardaratu beharko, ezta?

Joserra (tocando las bolas, je, je)

Nork: Joserra.2007/12/17 19:28:26.400 GMT+1

 

Barkatu, aurreko mezuan akats batzuk eukazan. Hona hemen testua zuzenduta:

Kontraesan bat ikusten dot ideia hau eta lehengo eguneko komentario baten artean, laguna.

Baleiteke bizitzak zentzunik ez eukitea -eta beraz alperrikakoa izatea haren atzean ibiltea- baina orduan "tximinoaren arrazak zertarako balio dauen" ez zinduzan ardaratu beharko, ezta?

Joserra (tocando las bolas, je, je)

Nork: Joserra.2007/12/17 19:34:09.740 GMT+1

kontraesanik gabeko pertsonak arriskutsuak izan leitekez. nireak ez dira han bukatzen eta hareekaz bizitzen ikastea da kontua :-D

Nork: asel.2007/12/18 08:39:14.759 GMT+1

Kontua da nihilismoa, dogma eta doktrina guztiak ukatzen dauzen neurrian, bateraezina dala edozein balorazio edo eritziagaz, azken honeek, zeozelan, balore bateri lotuta dagozelako beti.

Nork: Joserra.2007/12/18 12:23:07.713 GMT+1

bai, baina arrazoiz hori onartzea barnean xurgatutako kulturaren araberako sentimenduen bidez egitea baino errazagoa da. ia ezinezkoa da txikitatik sartu jakuzan balio guztiei uko egitea eta buruz ukatu arren gitxien espero dogunean azaleratzen dira temati. teoria praktika baino errezagoa dala, alegia. niri jagotan neurrian, behintzat, ondo onartuta dekot zailtasun hori.

Nork: asel.2007/12/18 16:30:18.946 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak