Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/12/18 18:22:27.609 GMT+1

Anarkismoa

Nire inguruko jende askok galdetu dit maiz ea zer den anarkia niretzat, ea benetan sinisten dudan holakorik posiblea izan daitekeenik, batere gobernurik gabe antolatzerik dagoen..., eta gehienetan aurreiritzi bera dago holako galderen atzean: anarkia kaosa dela. Ez dakit inoiz gauzatuko den, egiatan aurrera eroan daitekeen, utopia den... Eta ez dit gehiegi axola, mundu honetan bizitzeko modu bidezko (guztiz eta guztientzat, salbuespenik gabe) bakarra dela argi daukadalako. Baina ingelesez dakitenentzat, nik ezer azaltzea baino hobe da artikulu honetan irakurtzea (eta horrela lan bat gutxiago niretzat, alfer xamar nabil-eta). Amets handiak izan dituzten asko egon dira oker... zuzen egotera igaro diren arte.


Nork: asel.2007/12/18 18:22:27.609 GMT+1
Etiketak: gandorra anarkismoa anarkia | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Anarkista edo futbolista sentitzeak, edozer sentitzeak, arrazonatu gabeko erabakiak hartzeko harriskua dakar nire ustez. Esperientzia pertsonalak diosku ezin garela ezertaz seguru egon. Nire txikitako ideologian espainiarekiko ikuspegi abertzalea nuen. Espainia munduko estaturik txarrena zen eta Euskal Herri independientea arazo guztien soluzioa. Orain kolore edo marka ezberdineko interesak baino ez ditut ikusten.
Anarkia "botere eza" bezala ulertu beharko genuke, hori baita hitzaren zentzua eta bete beharreko kondizio minimoa. Hortik aurrerakoak interpretazioak dira, aukerak edo.

Nork: nonor.2007/12/22 13:01:44.083 GMT+1

Ados, seguru nago niretzat anarkismoa dena, nik ulertzen dudan modua, ez dela inork ulertzen duena. Arazoa da praktikara eramateko formula bilatu behar bada, ideia hutsa errealitate bihurtu nahi bada. Hor ezinbestean bilatu behar lirateke gutxieneko adostasunak. Nire segurtasun bakarra seguruenik segurtasun eza da. Ez naiz gehiegi fio erabat eta zalantza barik seguru daudenekin...

Nork: asel.2007/12/22 14:59:00.688 GMT+1

niretzako puta mierda bat da.honen lana ein biher dotelako.

Nork: julkhjf.2008/12/18 14:00:33.624 GMT+1

zer da puta mierda? ez dotsut ondo aittu. bota lasai pentsetan dozuna.

Nork: asel.2009/01/04 16:52:58.051 GMT+1

zuk bai puta mierda

Nork: jaja.2009/02/28 13:34:26.319 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak