Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/27 19:39:08.165 GMT+2

Abaraska irteteko prest



Uste dut lehenengo aldiz erabiliko dudala bloga holako auto-publizitatea egiteko, baina zer demontre, orain arteko auto-zentsura alde batera utziko dut oraingoan.

Gaur bertan esan didatenez, bihar iritsiko da inprentatik nire hurrengo liburua, Abaraska. Oraingoan Txalapartaren eskutik dator eta, zertarako ukatu, kristoren gogoa daukat esku artean izateko. Beste kumetxo bat, badakizue, bakoitza berezia da eta ezinezkoa bata besteak baino maiteago izatea. Hori bai, etorri berriak beti sortzen du zirrara berezia. Ea aurrerantzean zelako bidea egiten duen...

Momentuz aurkezpen bi daude aurreikusita, lehena Donostian, ekainaren 3an, martitzenarekin, eta bigarrena 6an, barikuarekin, Bilbon, bertako liburu azokan. Orduak ziurtatuta dauzkadanean hona gehituko ditut, baina goizez izango dira.

Nork: asel.2008/05/27 19:39:08.165 GMT+2
Etiketak: abaraska paperak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak