Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/07/13 14:22:44.779 GMT+2

Terrorismo hitzak esanahia galtzen duenean

Ez naiz gehiegi luzatuko, ez du merezi. Eguneroko ogia da telebistan ikustea zelan Isralek nahi beste palestinar eta orain libandar hiltzen duen, berdin zibilak zein militarrak, helduak zein umeak, terrorismo berba hitzetik hortzera darabilen bitartean. Eta Europan isiltasun osoa, Frantziaren noizbehinkako kexua ez bada. Badakigu terrorista kontzeptua nortzuentzat gorde duten. Gobernuen esku gauza gutxi utz daitekeela jakinda, zer geratzen zaigu? Europan Israelek dituen enbaxada guztiei su eman? Astakeria nire hitzak, bai, baina astakeria handiagoek inguratzen gaituzte eta isilik diraugu. Agian hori egin behar du hiritar zintzoak. Agian garaia da zintzoak ez izateko...

Nork: asel.2006/07/13 14:22:44.779 GMT+2
Etiketak: gandorra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak