Udan ateratako argazkiak aurkez daitezke irailaren 18ra arte. Argazkiak argitaratuko ditugu astero uztailaren erdialdetik aurrera Asteleheneko Goienkarian eta Goiena.net-n sortutako foto-blogean. Goiena Telebistan ere emango dira. Irabazleak nortzuk diren urriaren 5ean jakinaraziko dugu Asteleheneko Goienkarian.
Argazkiak bidali ahal izango dira e-postaz argazkiak@goiena.com helbidera edo Goienaren egoitzaren batera ekarri:
- Arrasate: Otalora Lizentziaduna 31, 20500 Arrasate.
- Bergara: Irizar jauregia, Barrenkalea 33, 20570 Bergara.
- Aretxabaleta: Durana 11, 2. solairua, 20550 Aretxabaleta edo Basabe poligonoa E-O-5, 20550 Aretxabaleta.


Idatzi artikulu bat