Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/03 15:37:46.811 GMT+1

Udako Argazki Lehiaketako sariak banatu ditugu

1. saria:

Ekaitzaren ostean barealdia / Isabel Kirze (Arrasate)

Aurten aurkeztu dituzten 513 argazkitatik onena dela iritzi du Goienako eta Kiñu argazki dendako kideek osatutako epaimahaiak. Momentua harrapatzea, freskotasuna eta originaltasuna baloratu ditu epaimahaiak, eta ez espresuki argazki konkretu bat egitera joatea.

Donostiako kontxa. 1. saria

Saria: Olympus E-400 reflex argazki kamera digitala, Bergarako Kiñu argazki dendaren eskutik.

Isabel Kirze 1. saria jasotzen

2. saria:

Euskal gazta / Ane Lopez (Bergara)

Udan ateratzen ditugun argazki sinpatiko horietako bat da bigarren saritua. Sei lagunek hartu dute esku erretratuan, formak zainduta, irudi fresko bat lortuaz. Askotan, ez da gehiago behar.

Euskal gazta. 2. saria

Saria: Aste bukaera bateko egonaldia bi pertsonarentzat, Arrasate Bidaiak-en eskutik.

Ane Lopez 2. saria jasotzen

3. saria

Gincho / Aritz Murgia (Arrasate)

Arrasateko Aritz Murgiak ilunabarrean egindako erretratua aurkeztu du. Irudi polita da, lasaitasuna transmititzen duena. Tonoak saturatuta efektu polita lortu du Murgiak.

Guincho. 3. saria

Saria
: Bi lagunendako afaria edo bazkaria Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean.

Aritz Murgia 3. saria jasotzen

Nork: usoa.2007/10/03 15:37:46.811 GMT+1
Etiketak: sariak irabazleak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak