Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/06 17:15:08.690 GMT+2

Parte-hartze handia

135 lehiakide

Lehiaketan 135 lagunek hartu dute parte. Guztira, baina, 447 argazki jaso ditugu, (irudi dotoreak asko eta asko) lehiakide bakoitzak bost argazki bidali ahal zituelako. Azkeneko egunean bertan 18 lagunek bidali zizkiguten erretratuak. Epaimahaiarena gustura egindako lana izan da, baina ez duzue batere erraztasunik eman; buelta mordoa eman dizkiogu argazki bakoitzari, asko dira-eta saria merezi dutenak. Batzuk freskoak direlako, besteak barrea eragiten dutelako... Saridunak aukeratzea zaila izan da; teknika aldetik zainduta daudenak jaso ditugu, eta baita erretratua ateratzean ederto zebiltzala erakusten dutenak ere. Argazki horiek guztiek dute gurean lekua, horrenbestez, datorren urtean ere animatu!

Epaimahaia

Goienako kideek eta Bergarako KiƱu argazki dendakoek osatu dute epaimahaia eta ez da erraza izan hiru saridunak aukeratzea. Saridunek asteon jasoko dute saria.  Egubakoitzeko Goienkarian izango duzue irabazleok ezagutzeko aukera.

Nork: isoriano.2008/10/06 17:15:08.690 GMT+2
Etiketak: sariak lehiaketa08 emaimahaia lehiakide | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak