Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/20 14:42:52.631 GMT+2

IV. Udako Argazkien Lehiaketa martxan da

Asteleheneko Goienkariak aurten ere martxan jarri du Udako Argazkien Lehiaketa. Laugarren edizioa izango da, eta aurten ere, sari bikainak lortuko dituzte irabazleek. Parte hartu ahal izateko baldintzetako bat argazkiak udan ateratakoa izatea da; berdin da aurten edo aurreko batekoak izatea.

Argazkiak aurkez daitezke irailaren 17ra arte; uztailaren 14tik aurrera, argazkiak argitaratuko dira, eta sarituen izenak, urriaren 6an.

Baldintzak

Debagoienenko edonork parte har dezake lehiaketan.  Hemen dituzue  IV. Udako Argazkien Lehiaketa baldintzak.

Sariak

Astero argitaratuko dira bidalitako argazkiak, uztailaren 2tik aurrera Asteleheneko Goienkarian. Argazki asko jasotzen badira, ez dira guztiak argitaratuko. Aukeraketa egingo da argitaratzeko. Urriaren 1ean emango dira aditzera irabazleen izenak.

Argazkiaren kalitatea, originaltasuna eta bizitasuna bezalakoak baloratuko dituzte sariak banatzeko.

Nork: Goiena.2008/06/20 14:42:52.631 GMT+2
Etiketak: lehiaketa lehiaketa08 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak