Bigarrenak, Arrasate Bidaien eskutik, bi lagunendako aste bukaerako egonaldia irabaziko du, Kantabrian; eta hirugarrenak Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako bazkari edo afari bikaina lortuko du.
Gehienez, bost argazki
Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bost argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta argazkiarekin batera honakoa adierazi beharko du: egilearen izen-abizenak eta herria, harremanetarako telefonoa, argazkia noiz eta non aterata den, eta baita zer edo nortzuk agertzen diren ere.Paperean edo digitalizatuta aurkezteko aukera dago; hori bai, digitalizatuta bidaliz gero, paperean ondo erreproduzitzeko adinako bereizmena izan beharko du. Udako argazkiak aurkeztuko dituzte parte-hartzaileek, aurtengo udan edo aurreko baten ateratakoak.
Argazkiak eta datuak argazkiak@goiena.com helbidera bidali beharko dira, edo Goienaren egoitzaren batera eraman: hain justu ere, Arrasaten, Otalora Lizentziaduna 31; eta Aretxabaetan, Basabe poligonoko EO5 edo Durana kalea 11 (2. solairu- ra). Egoitzara eramaterakoan, kartazal baten sartuta, CD baten edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta JPG formatuan aurkeztu beharko dira.
Lehiaketan parte hartzeaga- tik ez da ezer ordaindu beharko, eta Debagoieneko edozeinek parte hartu ahal izango du. Irudiei dagokienez, beste inon argitara- gabeak izango dira, eta zuri-beltzean zein koloreetan bidali ahal izango dira.


Idatzi artikulu bat