Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/27 17:34:12.145 GMT+2

III. Udako Argazkien Lehiaketa martxan da

Udan ateratako argazkiak aurkez daitezke irailaren 17ra arte; uztailaren 2tik aurrera, argazkiak argitaratuko dira, eta sarituen izenak, urriaren 1ean.

Asteleheneko Goienkariak aurten ere martxan jarri du Udako Argazkien Lehiaketa. Hirugarren edizioa izango da, eta aurten ere, sari bikainak lortuko dituzte irabazleek. Parte hartu ahal izateko baldintzetako bat argazkiak udan ateratakoa izatea da; berdin da aurten edo aurreko batekoak izatea.

Baldintzak

Debagoienenko edonork parte har dezake lehiaketan. Hemen dituzue baldintzak.

Sariak

Astero argitaratuko dira bidalitako argazkiak, uztailaren 2tik aurrera Asteleheneko Goienkarian. Argazki asko jasotzen badira, ez dira guztiak argitaratuko. Aukeraketa egingo da argitaratzeko. Urriaren 1ean emango dira aditzera irabazleen izenak.

Argazkiaren kalitatea, originaltasuna eta bizitasuna bezalakoak baloratuko dituzte sariak banatzeko. Hemen sariak

Nork: AG.2007/06/27 17:34:12.145 GMT+2
Etiketak: lehiaketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak