Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/10/03 18:30:23.299 GMT+2

Hauek dira irabazleak!

1. Saria

udako  arratsalde bero batean
Udako arratsalde bero batean / Yera Sanchez /Aretxabaleta
Argazkiaren konposizio orekatuaren barnean oso ongi isolatuta dago argazkiko subjektu nagusia foku selektiboa era egokian erabilita.

2. Saria

Izan zoriontsu guztiaren gainetik

Izan zoriontsu guztiaren gainetik / Maier Errasti /Aretxabaleta
Udako balioak transmititzea lortzen duen argazkia. Aukeratutako gaiaren, momentuaren eta argazkiaren tratamenduaren arteko oreka ongi ebatzia izan da.

3. Saria

Ahateekin pasiatzen

Ahateekin pasiatzen / Gaizka Untzueta Irasuegi / Arrasate
Argazkiaren originaltasuna da saritu dena. Une eta toki egokian egonik umorea eta argazkilaritza uztartzeko gaitasuna baloratu da.

 

157 lehiakide

Aurten 157 lagunek hartu dute parte. Guztira, baina, 538 argazki jaso ditugu. Urtetik urtera lehiakide gehiagok parte hartzen dute: iaz baino 20 lagun gehiago animatu dira. Hala ere, gustura egindako lana izan da, baina ez duzue batere erraztasunik eman, askok merezi duzue-eta saria. Batzuk freskoak direlako; beste batzuk barrea eragiten dutelako; teknika aldetik zainduta daudenak ere jaso ditugu; baita erretratua ateratzean ederto zebiltzala erakusten dutenak ere. Argazki horiek guztiek dute gurean lekua; horrenbestez, datorren urtean ere animatu!
goiena pozik
Iazko erantzun zabalari eutsiz, zazpigarren edizio honek erakutsi du debagoiendarren artean finkatzen doala lehiaketa. Alde horretatik, oso pozik dago Goiena, parte-hartzea handia izan delako.

Epaimahaia

Goiena komunikazio taldeko eta Bergarako KB Photoestudio argazki-dendako kideek osatu dute epaimahaia eta ez da erraza izan hiru saridunak aukeratzea. Saridunek asteon jasoko dute saria. Egubakoitzeko Goiena paperean izango duzue irabazleok ezagutzeko aukera.

Nork: argazkia.2011/10/03 18:30:23.299 GMT+2
Etiketak: argazkien vii lehiaketa11 lehiaketa udako goiena irabazleak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak