Lehen saria
Ia 4.000 metrotan. Idurre Amozarrain /Arrasate Originala eta sinpatikoa da argazkia. Koloretsua ere bada, eta konposizioa eta ideia politak dira, epaimahaiaren iritziz. Gatz lautada zabalari hiru gazteen freskotasuna eransten jakin du argazkilariak. Argentinako Purmamarca herritik gora (4.100 metrora) dagoen gatzagetan egin zuen argazkia 26 urteko arrasatearrak.
Bigarren saria
Eguzkiari burlaka. Mireia Olabe /Aretxabaleta Argiz kontrako honetan diagonalarekin eta argiarekin lortutako oreka azpimarratu ditu epaimahaiak. Conilen (Cadiz) egin zuen argazkia aretxabaletarrak, eguzkia itsaso zabalean gorde aurretik.
Hirugarren saria

Kalekumea baserrian. Iñigo Arriaran /Arrasate Arrasateko umearen poztasunak irribarrea sorrarazten du. Elorrixako baserritarra idi parearekin lanetik bueltan zetorrela harrapatu du argazkilariak eta kalekumearen –haren semea– elementua gehitzen jakin du.


Idatzi artikulu bat