Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

Oinarriak

  • Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake.Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
    • Egilearen izen-abizenak eta herria.
    • Harremanetarako telefonoa.
    • Argazkia noiz eta non ateratakoa den.
    • Argazkian zer eta nortzuk agertzen diren.
    • Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 1etik irailaren 16ra.
    • Argazkiak aurkeztu ahal izango dira paperean edo digitalizatuta (paperean ondo erreproduzitzeko adinako bereizmenarekin).
    • Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.

  • Bidali argazkiak eta datu GUZTIAK e-postaz argazkiak@goiena.com helbidera, edo Goienara ekarri:
    ARRASATE: Otalora Lizentziaduna 31 31, 20500 Arrasate
    ARETXABALETA: Basabe poligonoa EO5 edo Durana 11-2 solairura, 20550 Aretxabaleta.
    Egoitzara ekartzekotan kartazal batean sartuta, CD batean, edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta JPEG formatuan.
  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
  • Debagoieneko edozeinek parte hartu ahal izango du (ez da adin mugarik izango).
  • Beste inon argitaragabeak izango dira argazkiok.
  • Argazkiak izan daitezke koloretan zein zuri-beltzean.
  • Argazkiak argitaratuko ditugu astero uztailaren erdialdetik aurrera asteleheneko Goiena paperean eta Goiena.net-n sortuko dugun foto-blogean. Goiena telebistan ere erakutsiko dira argazkiak.
  • Irabazleak nortzuk diren urriaren 3an jakingo dugu asteleheneko Goiena paperean.
  • Epaimahaia Goienako kideek eta bailarako argazkilari profesionalek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea, originaltasuna eta balio historikoa hartuko dituzte kontuan.
  • Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
  • Jasotako argazkiak Goienako artxiboan gordeko dira eta aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adierazi egingo da.


Estatistikak