GOIENAKO argazki lehiaketa
UDAKO ARGAZKIEN VII. GOIENA LEHIAKETA deitu duGoienak.
Gainera, Goiena.net
atariak aurkezten diren argazki guztiekin fotobloga
egingo du.
Debagoieneko edozeinek parte hartu ahal izango du, adin mugarik gabe
eta dagoeneko zabalik dago argazkiak bidaltzeko epea. Har ezazu
parte!
Hiru sari banatuko dira:
- Panasonic LUMIX DMC G10 argazki kamera digitala (12 megapixel, LUMIX G VARIO 14-42mm / F3.5-5.6 objektiboa, 3 hazbeteko LCD pantaila, Live View Dual denbora osoan, Flash eta guzti) eta KB Photoestudiok eskaintzen dituen ikastaroetako batean, %50eko deskontu bonoa Bergarako KB Photoestudio argazki dendaren eskutik.
- Cantabrian astebukaera bateko egonaldia bi lagunendako. Arrasate Bidaiak-en eskutik.
- Bi pertsonarendako afari edo bazkaria Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean.


