SARI NAGUSIA
Yera Sanchez aretxabaletarrak irabazi du sari nagusia:
argazki-kamera digital bikaina, KB Photoestudio argazki-dendak eta
Panasonic etxeak eskainitakoa, eta KB Photoestudiok emango dituen
ikastaroetako batean %50eko deskontu bonua. Dendako Bibi Anduezak eta
Jon Anduezak eman zioten saria.

2. SARIA
Aretxabaletako Maier Errastik irabazi du bigarren saria,
Arrasate Bidaien eskutik Kantabrian bi lagunendako aste bukaera bateko
egonaldia.
Arrasate Bidaiak agentziako Anek eta Beak eman zioten saria.
3. SARIA
Gaizka Untzueta arrasatearra izan da hirugarren sariduna. Gatzagako Gure Ametsa jatetxean afari eder bat irabazi du Gaizkak, atera duen momentu bitxiari esker. Argazkian, haren ama Espe saria jasotzen agertzen da Gure Ametsako jatetxeko Marisa Bolinagaren eskutik.



Idatzi artikulu bat