Sari nagusia.
Idurre Amozarrain arrasatearrak irabazi du sari nagusia, argazki-kamera digital bikaina, Kiñu argazki dendak emana. Dendako Juanjeren eskutik jaso zuen saria. Pozik, gainera, izan ere, orain arte ez du kamera digitalik izan. Ezustea ere hartu duela esan digu irabazleak.2. saria
Mireia Olabe aretxabaletarrarendako izan da. Lehenengoz hartu du parte lehiaketa baten eta pozik jaso du epaia. Saria eman dio Barcelo bidaia agentziako Bergarako bulegoko Garbiñek: Hoteletan egonaldia egiteko Talon Plan txartela txartela (10 euroko 20 txartel).
3. saria.
Iñigo Arriaran arrasatearra izan da hirugarren saritua. Bi pertsonarendako bazkari edo afaria irabazi du Gatzagako Gure Ametsan. Semearekin eta Gure Ametsako ugazaba Marisarekin ageri zaigu alboko irudian.


Idatzi artikulu bat