INTSEKTU KOLORETSUA / Garikoitz Iturbe (Aretxabaleta).
Brasil, Argentina eta Paraguay banatzen duen urjauzi indartsuetan. Indar basati hauen artean, naturak alde samurra erakutsi zigun: intsektu txiki koloretsuak guregana bidaliz.
TXIRRINDAZ / Ane Jauregi (Bergara).
Santa Barbaran, Donibane Lohitzuneko paraje ederrenean, atera genuen aurtengo abuztuan; a ze oroitzapenak ekartzen dizkigun! Halako paisaia bukolikoetan iraganera salto egiten dugula dirudi.
ATETIK BEGIRA / Martin Uriarte Askasibar (Arrasate).
Udan ateratakoa da Alpujarrasen, Andaluziako horma txuri eta misteriotsuetan; lurralde baten marka. Gure laguntxoa, misterioak erakarrita edo katuren bila dabil?
137 lehiakide
Lehiaketan 137 lagunek hartu dute parte. Guztira, baina 416 argazki jaso ditugu. Azkeneko egunean bertan, 18 lagunek bidali zizkiguten erretratuak. Hala ere, gustura egindako lana izan da, baina ez duzue batere erraztasunik eman; asko dira-eta saria merezi dutenak. Batzuk freskoak direlako, besteak barrea eragiten dutelako; teknika aldetik zainduta daudenak jaso ditugu, eta baita erretratua ateratzean ederto zebiltzala erakusten dutenak ere. Argazki horiek guztiek dute gurean lekua, horrenbestez, datorren urtean ere animatu!
Goiena pozik
Iazko erantzun zabalari eutsiz, bosgarren edizio honek erakutsi du debagoiendarren artean finkatzen doala lehiaketa. Alde horregatik, oso pozik dago Goiena, parte-hartzea handia izan delako.
Epaimahaia
Goienako eta Bergarako KiƱu argazki dendako kideek osatu dute epaimahaia eta ez da erraza izan hiru saridunak aukeratzea. Saridunek asteon jasoko dute saria. Egubakoitzeko
Goienkaria-n izango duzue irabazleok ezagutzeko aukera.
Idatzi artikulu bat